ACTUALIDAD / Itaia
Baionan izandako azken bortxaketa salatu du Itaiak
Emakume bat bortxatu zuten aurreko astean Xingar Ferian, eta Itaiak protesta bat egin zuen atzo, Herriko Etxe aurrean.
2025eko apirilaren 15
Baionan izandako azken bortxaketa salatu du Itaiak

Apirilaren 10etik 13ra bitartean izan da azken Xingar Feria Baionan (Lapurdi), eta, atzo jakinarazi zutenez, emakume bat bortxatu zuen gizon batek ostiral goizaldean. Erasoa salatzeko, protestara deitu zuen Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak: elkarretaratze bat antolatu zuen atzo arratsalderako, 18:30ean Baionako Herriko Etxe parean. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean mobilizatu ziren.

Itaiako kideek babes osoa adierazi zioten erasotua izan den emakumeari, eta adierazi zuten "indarkeria matxistren kontra borroka egiten" jarraituko dutela. Hala, borrokara batzeko deia luzatu zuten.