Auzo-batzar jendetsua Errotxapean, The Champions Burgerren aurka

Iruñerrira (Nafarroa) bueltan da The Champions Burger jaialdi ibiltaria, eta atzo ireki zituen ateak. Horiek horrela, makroekimenaren aurka antolatzeko "hamaika arrazoi" daudela gogorarazita, Errotxapean auzo-batzar bat antolatu zuten Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Atzo izan zen bilera, 19:00etan, Anelier pasealekuan.

Bizilagun ugari bertaratu ziren, makroekimenak kezkatuta. Antolatzaileek azaldu dute "ideia aunitz" jarri zituztela mahai gainean batzarrean, eta ohartarazpena egin du: "Hau hasi besterik ez da egin".

Auzo-batzarrerako deialdia zabaltzean, The Champions Burgerreko langileek jasan behar dituzten lan-baldintza penagarriak, bertan erreproduzitzen diren "aisialdi-eredu kapitalista" eta "prezio ordainezinak", espazio publikoaren pribatizazioa, osasungarritasun-baldintzen urraketa eta makroekimenaren babesleek Israelgo Estatuarekin dituzten loturak seinalatu zituzten Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta GKSk.