ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ahotsa
2019/06/27 12:18

Ahotsa-ko kideek 2018. urtean deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita. Azkenean, Auzitegi Nazionalak erabaki du ez dela terrorismo delitua "euskal preso politikoak" ekontzeptua erabiltzea. Hala, artxibatu egin dute Ahotsa-ko kideen aurkako auzia.

Hedabideak salatu egin du Espainiako poliziak beren aurka egiteko duen "obsesioa", beren jardun informatiboa "baldintzatzeko asmoz" egiten dute argudiatuta.

Bestalde, orain arte egindako ibilbideari eusteko asmoa berretsi dute Ahotsa-koek: "Lanean jarraituko dugu, eta nola ez, euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu".