ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/04 12:50

Larunbat gauean, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. San Nikolas kaleko taberna bateko komunetan izan zen erasoa, 23:00ak aldera. Emakumearen amak eman zuen abisua, komunetara joan eta erasoa ikusi zuenean.

Tabernako langileek izan zuten atxikirik 50 urteko erasotzailea, eta, gero, atxilotua izan zen. Igandean igaro zen epailearen aurretik, eta behin-behinean espetxera zezatela agindu zuen hark.

Berriki jakinarazi dute Euskal Herriko beste emakume bat bortxatu zutela aurreko asteburuan: Kanboko (Lapurdi) emakume bati eraso zioten hiru gizonek, iruzur egin eta arma batekin mehatxatu ostean.

NO HAY COMENTARIOS