ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atzoko kontramobilizazioa Eason.
2024/11/05 09:39

Lo que no te cuentan de Donosti talde erreakzionarioak asteak daramatza Donostian (Gipuzkoa) mobilizatzera deitzen, segurtasuna aitzakiatzat hartuta, pertsona migranteen kontrako gorroto-mezuak zabalduz. Egia auzoan bi elkarretaratze egitera iritsi dira jadanik, baliabiderik ez dutenentzako Kaleko Afari Solidarioen kontra. Horren harira debekatu zuen elkartasun-ekimena udal gobernuak.

Kaleko Afari Solidarioak banatzen dituzten beste puntu batzuetan ere antolatu dituzte protestak, afariak ematen diren leku eta ordu berean: Amara Berrin egin dute deialdi bat hilaren 11rako, eta Alde Zaharrean 18rako. Atzorako ere bazuten deialdi bat eginda Amarako Easo Plazan, arratsalderako. Azkenean, baina, deialdia bertan behera uztea erabaki zuen Lo que no te cuentan de Donosti-k.

Izatez, pertsona migranteak seinalatzeko deialdiaren aurka, kontramobilizazio bat zegoen deituta atzo arratsalderako, Eason bertan. 20:00etan bertaratzera deitu zuten Donostiako hainbat kolektibok, erreakzionarioen aurkako aldarri sendo batekin: Aniztasuna, elkartasuna eta segurtasuna bai. Arrazakeria, klasismoa, faxismoa ez.

Lo que no te cuentan de Donosti-k, ordea, bere protesta bertan behera utzi zuen azkenean, eta sare sozialetan eman zuen horren berri. Kontramobilizazioa mantendu zuten deitzaileek, dena den: Eason elkarretaratu eta ozen salatu zituzten hirian zabaldu nahian ari diren mezu arrazista, klasista eta faxistak.

NO HAY COMENTARIOS