ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urtarril hasierako irudi bat.
2022/01/18 17:46

Urtarrilaren 3an, Bilboko (Bizkaia) Ensantxe plazan pertsona etxegabe bat hil eta egun gutxira, Bilboko Udalak Atxuri auzoko kirol kantxak hesitzeari ekin zion. Ez zieten inolako alternatibarik eman gaua han igarotzen zuten jatorri afrikarreko gazteei, baina kantxetan sartzea debekatu zieten hesien bidez. Atxuriko "hainbat auzokideren kexak" hartu zituzten aitzakiatzat gazte migratzaileak kantxetatik kanporatzeko.

Bestalde, aste honen hasieran Atxuri erabat militarizatuta egon dela salatu dute hainbat eragilek. Antza, auzoa hesitzeko lanak amaitzea eta hesi horiek indartzea zen udalaren asmoa.

Duela egun batxuk, tenperatura baxuak zirela-eta, pertsona etxegabeei aterpea emateko zerbitzu bat jarri zuen martxan udalak. Aldi baterako alternatiba horrek, ordea, bere mugak erakutsi ditu; izan ere, udal aterpetxeetan, gehienez, bi hilabetez hartuko dute pertsona bakoitza. Etxegabeek ez dute inolako bermerik izango epe hori igarotzean.

NO HAY COMENTARIOS