ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/02 15:26

Aste honetan ere mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, Euskal Herrian Israelgo Estatuarekin kolaboratzen duten agenteak salatzeko, eta sionistekin "harreman oro eten" dezatela exijitzeko. Ekainaren 6an izango dira mobilizazioak, ostiralez, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Hitz gutxiago, ekintza gehiago lelotzat hartuta, arratsaldeko 18:00etan izango dira Iruñeko (Nafarroa), Donostiako (Gipuzkoa) eta Gasteizko (Araba) protestak; Nafarroako Diputazio parean, Saguesen eta Andre Mari Zuriaren Plazan, hurrenez hurren. Bilbon (Bizkaia), berriz, 19:00etan Eliptika Plazara bertaratzera deitu dute.

Azken asteetan, hainbat gobernuburuk eta alderdi parlamentariok hitz egin dute Palestinako egoeraren inguruan, baina haiek esandakoekin kritiko agertu da Palestinarekin Elkartasuna plataforma. Gogoan izan ditu, adibidez, Espainiako Estatuan armen enbargoaren inguruan izan den eztabaida, Frantziako Estatuak ustez Palestina aitortzeko erakutsitako asmoa eta Europar Batasunak Israelgo Estatuarekin duen elkartze-akordioa aztertuko duela esan izana. Euskal Herriko hainbat alderdietako ordezkariak ere seinalatu ditu plataformak, aurreko "horiei guztiei jarraika" aritzeagatik eta "ekintzarik gabeko diskurtso hutsak" zabaltzeagatik.

Palestinarekin Elkartasunaren esanetan, politikarien diskurtso horiek "oinarrian dagoen arazoa estaltzen" dute, ez dutelako "Israelen existentzia zalantzan jartzen". Eta gogorarazi du, gainera, nazioarteko komunitatean "inakzioa" izan dela nagusi, eta "Israelek palestinarren garbiketa etnikoa gauzatzea lortu ez badu, palestinar erresistentziari esker" izan dela. Are gehiago: plataformak oroitarazi du, sionistak palestinarrak sarraskitzen ari diren bitartean, "Mendebaldeko estatu, enpresari, gobernu eta alderdiek Israel normalizatzen eta indartzen" jarraitzen dutela.

Uste du, dena den, "alderdien eta gobernuen elkartasun adierazpen horien ostean", haiei presio are handiagoa egiteko unea dela, "haiek beraiek baitira Israelekin harremanak mantentzen dituzten horietakoak". Horri begira mobilizatuko dira aste honetan, eta horrez gain, alderdi eta erakunde horiekiko "independenteki antolatzen eta borrokatzen" jarraitzera deituko dute.

NO HAY COMENTARIOS