ACTUALIDAD / Persecución política
Aske geratu dira asteartean Iruñerrian atxilotu zituzten gazteak
Atzo poliziek deklaratu ondoren, gaur, telematikoki deklaratu dute gazteek epailearen aurrean. Askatsun-agiria sinatuta, aske utzi dituzte.
2021eko apirilaren 29
Aske geratu dira asteartean Iruñerrian atxilotu zituzten gazteak

Gaur, hilaren 29an, epailearen aurrean deklaratu dute asteartean Iruñerrian (Nafarroa) atxilotutako hamar gazteek, Iruñeko Udaltzaingotik. Izan ere, han izan dituzte preso astearte goizetik gaurko egunera arte. Behin deklaratuta eta askatasun-agiriak sinatuta, aske geratu dira guztiak.

Hainbat iturrik gaur argitaratu dituzte asteartetik sekretupean egon den polizia-operazioaren nondik norakoak. Berria egunkariaren arabera, "talde kriminal" bati lotutako hainbat delitu egozten dizkiete gazteei; horrez gain, ordea, ETAren zatiketa baten ondorengo taldea izatea ere leporatu diete, gutxienez, atxilotuetako biri.

Atzora arte ez zieten utzi gazteei haien konfiantzazko abokatuekin egoten, eta orduan azaldu ahal izan zuten zein baldintzatan izan zituzten kalabozoetan.