ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arantxa Zulueta, atxilotua izan zen unean.
2019/10/29 17:15

EFE agentziak iragarri duenez, laster urrunduko dute Arantxa Zulueta preso politikoa ere, Zaballako (Araba) espetxetik Valentziakora. Zuluetaren abokatuaren arabera, oraindik ez da jakinarazpen ofizialik izan. 

11/13 sumarioaren barruan, irailaren 16an epaitu zuten Zulueta Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste 47 kiderekin batera. Fiskaltzarekin akordioa lortu zuten auzipetuek; horren barruan, hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Zuluetari, eta bi urte eta zazpi hilabetekoa Jon Enparantzari. Hala, biak kartzelaratu zituzten irailaren 30ean, Zaballan. Dena den, haien lekualdaketak jarri berri ditu martxan Espainiako Espetxeen Erakundeak.

Enparantza, dagoeneko urrundua

Iragan ostiralean, Enparantza lekualdatu egingo zutela jakin zuten haren ahaideek, modu ez ofizialean. Hala, Burgosen, Valladoliden, Topasen, Palentzian eta Valdemoron atxilo izan ostean, Estremerako (Madril) presondegira eraman dute, eta han dago preso gaur gaurkoz.