ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratzea Altsasun. Argazkia: Guaixe
2019/09/02 10:54

Atzo, igandea, elkarretaratzea izan zen Altsasun (Nafarroa), Apoyos Metalicos lantegiko beharginek deituta. Apoyos Metalicos ez itxi, Sakana se muere lemapean egin zuten mobilizazioa. Bertan, langileek ohartarazi zuten Sakanako lantegia itxi nahi duela enpresako zuzendaritzak, zenbait lanpostu Asturiaseko Linares eta Aviles herrietan dituen lantegietara lekualdatzeaz gain.

Izan ere, zuzendaritzak lekualdaketa hori eskaini die lantegiko 81 langileetatik zortziri. Gainontzeko 73 beharginak, ordea, kaleratu egingo dituzte lantokia itxiz gero. Hala, itxiera eta lanpostuen lekualdatzea salatzeko, hainbat izan ziren igandean Altsasun elkartu ziren herritarrak. Grupo Daniel Alonsoko Apoyos Metalicos enpresak 50 urte darama eskualdean.

Bestalde, langileek jakinarazi zutenez, datorren astean elkartuko dira Nafar Gobernuko ordezkariekin. Elkarretaratzea egingo dute berriro Sarrigurengo (Nafarroa) Gamesaren lantegiaren atarian.