ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Andoni Goikoetxea bere hurbilekoekin, 2017. urtean aske utzi zutenean.
2019/11/27 09:50

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak uko egin dio Andoni Goikoetxea preso politikoak aurkeztutako helegiteari. Joan den apirilaren 9an epaitu zuten gazteluarra, eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Oraingoan, ebazpen hori berretsi du Auzitegi Nazionalak.

Guardia Zibilak 2013. urtean atxilotu zuen Goikoetxea lehen aldiz, eta ETA erakundeko kide izatea leporatuta, preso izan zuten Frantziako Estatuan, zazpi urtez. 2017. urtean, baina, aske utzi zuten, epaiketa egin bitartean. Esan bezala, iragan apirilean epaitu zuten, eta apirila amaieran atxilotu zuten berriro, bere gertukoei ezer jakinarazi gabe.

Senide eta lagunek salatu zuten ez zutela haren berririk izan bi orduz Poliziari galdezka jardun eta Goikoetxearen deia jaso zuten arte. Hala jakinarazi zien gazteluarrak Madrilgo Tres Cantos espetxera eraman zutela, zazpi urteko kartzela zigorra betetzera. ETAren lehergailuei buruzko informazioa izatea egotzi diote auzi honetan.