ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/06/10 12:02

Une honetan, 2. graduan dago Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarra. Barbarinek gradu horretara pasatzeko egindako eskaera onartu berri du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Hala, espetxetik irteteko baimen arruntak eskatu ahalko ditu.

Barbarin 2002. urteko urtarrilean atxilotu zuten, Bordeaux-en (Frantzia). 2004. urtean, Frantziako estatuan preso zegoela, Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako estraditazio eskaera onartu zuen Pariseko Apelazio Auzitegiak.

Horren ostean, 2006. urteko martxoan, Espainiako Auzitegi Nazionalera mugitu zuten, Espainiako estatuan egozten zizkioten bi deliturengatik epaitzeko. 14 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, Malagako aireportuan bonba-kotxe bat jartzea leporatuta. Gaur egun, Valencia III-Picassent kartzelan dute preso.