Protesten bidez, Aernnovaren Berantevillako (Araba) fabrikako beharginek ekoizpena geratzea lortu zuten aurreko astean, birusa kutsatzeko arriskua zela-eta. Dena den, atzo, martxoak 25, lantegiko ateak ireki zituen enpresak, jardunari berrekiteko asmoz. Koronabirusak jota, eritasun bajan daude bertako hainbat langile; ospitaleratu egin dute haietako bat, eta berrogeialdian bakartu dituzte beste batzuk.
Hala, langileek greba mugagabeari ekingo diote datorren martxoaren 31n, euren osasuna bermatu asmoz. Izan ere, langile batzordeak azaldu duenez, ez du lortu zuzendaritzakin adostea langileak babesteko zein neurri ezarriko diren fabrikan. Bestalde, batzordeko ordezkariek salatu dute enpresak "negozioekin" jarraitu nahi duela osasuna eta "interes orokorra" lehenetsi beharrean.