ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2021/01/01 12:24

Hemendik hilabetera sartuko da indarrean Aernnovako zuzendaritzak Berantevillako (Araba) lantegian ezarri duen enplegu-erregulaziorako espedientea. 82 langileri eragingo die neurriak: 55 zuzenean kaleratuak izango dira, hamalauk aurretiko erretiroa hartu beharko dute eta hamahiruk enpresak proposatutako bajak hartu begarko dituzte.

Hasiera batean, zuzendaritzaren asmoa zen 101 behargini aplikatzea espedientea. Enpresak uztailean iragarri zituen kaleratzeak; hain zuzen, adierazi zuen langileen %20 bidaliko zuela kalera.

Arabako langileek salatu dute COVID-19ak sortutako egoeraz baliatu dela zuzendaritza eta "egiturazko neurriekin" ari dela esku hartzen "koiunturazko egoeran".

ELKARRETARATZEA DATORREN ASTEAN

Langileek kaleratzeen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte, Eusko Jaurlaritzak "enpresaren alde egin duela" eta kaleratzeak salatzeko asmoz. Momentuz, elkarretaratzea deitu dute hurrengo astelehenerako, urtarrilak 4.