AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/27 13:55

Aernnova ere batu da kaleratze masiboak iragarri dituzten enpresen zerrendara: antza, langileen %20 bidaliko ditu kalera. Mundu mailan 950 beharginek egiten dute soldatapean lan Aernnovarentzat, eta horietatik, 650 dira Espainiako Estatuan jarduten dutenak. 2021. urteko aurrenengo hiruhilekora arte iraungo du kaleratze prozesuak, zuzendaritzaren arabera.

Enpresak Berantevillan (Araba) du egoitza nagusia, eta han 448 langile aritzen dira. Horietatik 260 aldi baterako lan-erregulazio espediente baten eraginpean daude iragan maiatzetik, printzipioz, urte honen bukaerara arte.

Aernnovaren aurreikuspenen arabera, datozen urteetan %30 egingo du behera jarduerak. Bezeroen eskariak dagoeneko "nabarmen murriztu" direla adierazi du zuzendaritzak, eta "aurrekaririk ez duen krisi" baten erdian gaudela ere nabarmendu du.

Aurreko astean kanporatze prozesu masiboak iragarri zituzten Tubacexek nahiz ITP Aerok, besteak beste.