ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @erresidentziak
2019/10/03 17:57

Ez du etenik Gipuzkoako zahar etxeetako beharginen borrokak. 103 greba egun egin dituzte dagoeneko, eta hamaika mobilizazioren bidez hartu dituzte kaleak. Oraingoan, Zaintza Martxa egingo dute berriro: urriaren 7an hasi eta 18ra arte iraunen du, eta Gipuzkoako 15 herri zeharkatuko ditu. Guztietan mobilizazioak prestatu dituzte.

Duela bi urte hasi ziren borrokan adinekoen egoizetako Gipuzkoako langileak, lan hitzarmena zela-eta. Oraindik ez dute martxan jarri ELA sindikatuak eta patronalak lan hitzarmenaren inguruan erdietsitako akordioa, eta beharginek Gipuzkoako Foru Aldundiari leporatu izan diote akordioa oraindik indarrean ez egotea. Hala, iazko lanuzte etengabeen ostean, greba-aldi berria hasi zuten iraila erdialdean. Gaur, Oarsoaldean egin dituzte protestak.