ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/03 19:09

Donostiako (Gipuzkoa) adin txikiko neska batek bere arte martzialetako entrenatzailea salatu du, 2018. urtean egin zizkion sexu-erasoak direla eta. EFE agentziak argitaratutako informazioaren arabera, joan den hilabetean jarri zuen salaketa neskak, eta 15 urte zituen gizonak eraso egin zionean.

Neskak jakinarazi duenez, mezuak bidaltzen zizkion erasotzaileak, eta "gero eta traza sexual handiagoa" hartu zuten. Ondoren, bere etxera joatea proposatu zion neskari, sexu-harremanak edukitzeko asmoz. Une horretan bere egoera pertsonala gogorra zela azaldu du neskak, eta onartu egin zuela proposamena. Gero, ordea, entrenatzaileari adierazi zion ez zegoela "gustura"; hala eta guztiz ere, sexu-harremanak izaten saiatzen jarraitu zuen gizonak, neskak gainetik kendu behar izan zuen arte.

Handik astebetera, entrenatzaileak berriz proposatu zion neskari bere etxera joatea. Neskak adierazi zion ez zuela joan nahi, baina tematu egin zen hura, eta sexu-harremanak izatea eskatu zion etengabe. Neska azaldu du deseroso eta "blokeatuta" sentitu zela, eta ez zela gizonari kontra egiteko gai izan.

Aste honetan jakinarazi dutenez, atxilotu egin dute gizonezkoa, baina aske utzi dute gero. Datozen asteetan deklaratuko du.

NO HAY COMENTARIOS