ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta bat Gasteizen. FOTOGRAFÍA / gasteizberri.com
2022/10/06 13:28

Joan den apiriletik, Espainiako Estatuan zigortu egin daiteke haurdunaldia eten nahi duten emakumeen kontrako jazarpena. Horrek nolabait itzali zituen hainbat klinikaren aurrean egiten ari ziren protestak, baina hainbat puntutan, esaterako, Gasteizko (Araba) eta Donostiako (Gipuzkoa) Askabide kliniketan, berriz hasi dira elkarretaratzeak. Lehen egin ohi zuten modura, klinika aurrean elkartzen dira hainbat pertsona, zentro horietara doazen emakumeak zein horietan aritzen diren langileak jazartzeko; besteak beste, kartelak eramaten dituzte eskuetan, eta otoitz egiten dute.

Bi kliniketako beharginek hots egin diete poliziei aste honetan, baina salatu dute ez zutela "ezer egin", ez udaltzainek Gasteizen, ez Ertzaintzak Donostian. Gasteizen, esaterako, udaltzainek esan zuten "kartelak eraman besterik" ez zutela egin manifestariek. Donostian, protestan parte hartzen ari zirenak identifikatu zituzten ertzainek, baina ez zuten kontzentrazioa desegin; klinikako langileei esan zieten "ezin" zutela "beste ezer egin".

Gertatutakoaren harira, salaketa bat aurkeztu du Askabidek. Momentuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erantzun du legeak ez dituela "elkarretaratzeak debekatzen, jazarpena baizik".

NO HAY COMENTARIOS