ACTUALIDAD / Política institucional
%8k baino ez dituzte egokitzat jotzen Jaurlaritzaren etxebizitza-politikak
EAEko biztanleen %62k diote "txarrak" direla Denis Itxasok gidatutako sailaren politikak. Osasun Sailaren neurriak, berriz, desegokitzat jo dituzte %39k.
2026eko ekainaren 16 - 10:46
%8k baino ez dituzte egokitzat jotzen Jaurlaritzaren etxebizitza-politikak

Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroaren arabera, etxebizitza da kezka sozialik ohikoena Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleen artean: galdekatuen %60k aipatu dute kezka nagusi modura, inkesta egin zen azken aldian baino hiru puntu gehiago. Kezka nabarmena izan arren, inkesta erantzun dutenen %8k baino ez dituzte egokitzat jo Jaurlaritzaren etxebizitza-politikak; %92k beraz, desegokitzat hartzen dituzte. %29k diote erdipurdikoak direla Denis Itxaso (PSOE) buru duen Etxebizitza Sailaren politikak, eta %62k, berriz, zuzenean neurri "txarrak" direla baieztatzen dute.

Soldatapeko lana da Soziometroan aipatzen den bigarren kezka nagusia, %40k nabarmendu baitute gaia, eta osasungintza da hirugarrena, galdekatuen %24k seinalatzen baitute. Bada, osasun-sistemari lotutako politiken inguruko balorazioa ere kaskarra da oso: Osasun Sailaren politikak desegokitzat hartu dituzte %39k, eta %34k diote Alberto Martinezek gidatutako sailaren neurriak "erdipurdikoak" direla.