ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Osakidetza
2025/11/06 13:38

Atzo jakinarazi zutenez, 55 urteko behargin bat hil zen igandean Gurutzetan (Barakaldo, Bizkaia). LAB sindikatuaren esanetan, "ez-traumatikoa" izan zen lan-istripua. Elikadura-zerbitzuari lotuta jarduten zuen emakumeak, eta aurreko igandean, bera bakarrik ari zen lanean inor ibili ohi ez den eremu batean. Lurrean aurkitu zuen lankide batek, kordea galduta, eta lankideek eraman zuten larrialdietara. Bertan hil zen handik gutxira.

LABek ohartarazi duenez, elikadura-zerbitzuan aritzen diren langileei ez dagozkien hainbat zeregin ematen dizkiete Gurutzetan, adibidez oheak egitea; eta, gainera, inor ibili ohi ez den zonaldeetan jarduten dute bakarrik. Horrek "ekidin daitekeen arrisku" bat dakarrela salatu du.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 62 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, iturri sindikalen arabera.

NO HAY COMENTARIOS