ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/04 23:48

PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuaren lan-erreforma martxoan sartu zen indarrean Espainiako Estatuan. Neurri sortaren helburu garrantzitsuenetariko bat "aldi baterako lanaldiak lanaldi finko bihurtzeko goranzko joera bultzatzea" omen zen, gobernuaren esanetan. Bada, aldi baterako kontratuetatik eratorritako kontratu finkoek %45eko beherakada izan dute 2021eko datuekin alderatuta. Zehazki, 2021ean, kontratu finkoen %39,6 ziren aldi baterako kontratuetatik eratorritakoak; azken datuei erreparatuz gero, ordea, ehuneko hori %21,5era jaitsi dela ikus daiteke.

Froga-kontratu bidez lan-indar merkea lortzeko egungo joera gorakorrak azaltzen du fenomeno hori. Izan ere, froga-kontratu baten osteko kaleratzeek %587 egin dute gora 2021etik.

Aldi baterako kontratu bat amaitzen denean, hiru aukera dituzte enpresek: kontratu finko bihurtzea, luzatzea ala kontratuzko harremana etetea. Azaldutako datuek erakusten dutenez, aldi baterako kontratu bat amaitzen denean, hirugarren aukera hori hautatzen da gehien; izan ere, froga-kontratua ez gainditzetik eratorritako afiliazio-bajak ia sei aldiz biderkatu dira.

NO HAY COMENTARIOS