ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Español
2024/09/24 07:32

Aurreko igandean, noraezean zegoen itsasontzi txiki bat atzeman zuten Senegalgo hiriburuko kostatik gertu; Dakarreko kostaldetik 70 metro ingurura, hain zuzen ere. Hildako 30 pertsonaren gorpuak zeuden ontzian, deskonposizio-egoeran.

Astelehenean eraman zuten ontzia kostara, eta, azaldu dutenez, zaila izaten ari da hildakoak identifikatzea, gorpuen deskonposizio-egoera aurreratua dela-eta. Oraingoz ez dute zehaztu nondik irten zen ontzia eta zein helmuga zuen, galdu aurretik.

Hilabete honen hasieran, 100 pertsona baino gehiago zeramatzan ontzi bat hondoratu zen Senegalgo kostatik gertu. Senegal mendebaldetik atera zen, Mbour hiritik, baina irten bezain pronto hasi zen urperatzen. Gutxienez 39 pertsonak galdu zuten bizia.

1.500 hildako baino gehiago aurten

Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundeak (ACNUR, gazteleraz) duela gutxi emandako datuen arabera, 2024ko lehenengo zazpi hilabeteetan, gutxienez 1.542 lagun hil edo desagertu ziren Europara itsasoz heldu nahian. Heriotza horien artean, gehienak (%90) izan ziren Kanarietara migratzeko ibilbide atlantikoan eta Mediterraneo zentraleko bidean.

NO HAY COMENTARIOS