ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/05 00:55

Atzo, hilak 4, eraila izan zen langile bat Trapagarango (Bizkaia) Productos Tubulares lantokian. Mantentze-lanak egiten ari zela, teilatutik jausi zen 25 urteko behargina, 20 metroko altueratik, gutxi gorabehera. Senegaldarra zen, eta Productos Tubulares enpresak (Tubos Reunidos taldearen parte dena) azpikontratatutako Langoitia Estructuras Metalicasentzat aritzen zen soldatapean. Igorren (Bizkaia) kokatutako enpresa da Langoitia Estructuras Metalicas.

Erailketa zela eta, lankideek ekoizpena egun osoan etetea erabaki zuten. Horrekin batera, egun horri zegokion soldata hildako langilearen senideei bideratzea eskatu zioten enpresari.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 38 langile hil dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian. Sindikatuek bildutako datuen arabera, 46 izan daitezke erailketak. Abuztuaren 17an Barakaldon (Bizkaia) galdu zuen bizia behargin batek, Usoa tailerrean.