ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / PAH
2023/02/24 11:02

4.076 kaleratze izan ziren Espainiako Estatuan 2022. urteko azken hiru hilabeteetan, oraintsu jakinarazi dutenez. Cadena Ser komunikabideak argitaratutako datuen arabera, izugarri igo zen ez ordaintzetik eratorritako kaleratze kopurua urtearen amaierako zatian: aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, %39,7 egin zuten gora. Bereziki pertsona fisikoen etxegabetzeak izan ziren igo zirenak, baina enpresen gainekoak ere izan omen ziren. Etxegabetutako lagunen kopurua, dena den, bi puntu igo zen aurreko hiruhilekotik.

Urria hasi zenetik abendua amaitu zenera arte, ondoko lau lurraldeetan izan ziren kaleratze guztien hiru laurdenak: Andaluzian (1.104), Valentzian (840), Katalunian (766) eta Madrilen (380). Ofizialki, 23 kaleratze izan ziren iazko azken hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 23 Nafarroan. Etxebizitzen salerosketak, gainera, behera egin zuen hiru hilabete horietan. Hain zuzen ere, %10,6 jaitsi zen salerosketa.

Izatez, indarrean dago Espainiako Gobernuak etxegabetzeak geratzeko emandako agindua, 2023ko ekainera arte. Neurri horrek, baina, ez du inola ere eragotzi etxebizitza ordaindu ezin duten pertsonak haien etxeetatik kanporatzea. Kaleratuak izateko arriskuan dauden lagunek hainbat baldintza bete behar dituzte euren etxegabetzeak bertan behera geratzeko; hala nola, langabezian egotea edo euren diru-sarreren %40 galtzea.

NO HAY COMENTARIOS