ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Periódico
2023/07/20 20:08

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) ACNUR errefuxiatuen agentziak bere urteko txostenean azaltzen duenez, 110 milioi pertsonak ihes egin behar izan dute euren sorterritik, hainbat gatazkaren ondorioz. Fenomeno horri "bortxazko desplazamendu" deitzen diote, eta gerrak, bazterkeriak, jazarpenek edo aldaketa klimatikoak eragindako deserriratzeak hartzen ditu kontuan.

2022. urtean Ukrainako gerra izan zen desplazamendu gehien eragin zituen gatazka, urtebetean 5 milioi errefuxiaturekin. Horrela, mundu mailan 2022aren amaierarako nazioarteko mugak zeharkatzea eta beste herrialde batean onartzea lortu zuten pertsonak 35,3 milioira iritsi ziren; desplazatuen guztizkoaren %32.

2022aren amaierarako nazioarteko mugak zeharkatzea eta beste herrialde batean onartzea lortu zuten pertsonak 35,3 milioira iritsi ziren; desplazatuen guztizkoaren %32

Bestalde, 62,5 milioi pertsona inguru gatazken ondorioz mugitu dira, baina euren herrialdearen barruan. Herrialdeen barruko migrazio horiek gatazkek eragindako desplazamenduen %56 inguru hartzen dutela kalkulatzen da. Datu horiek osatzeko, azkenik, 5,4 milioi pertsona asilo beharrean aurkitzen ziren 2022aren amaieran. Eta beste 5,2 milioi lagunek, aldiz, nazioarteko babes-eskaera egina zuten.

5,4 milioi pertsona asilo beharrean aurkitzen ziren 2022aren amaieran

Bortxazko desplazamendu masiboak gertatzen diren testuinguru honetan, 2022. urtean, Europar Batasunak (EB) 141.060 laguni sarrera galarazi zien. Gainera, EBren muga geografikoaren barruan legez kanpoko egoeran dauden pertsonen aurkako jarraipenak eta prozedurak ugariak izan dira. Azken urtean 422.400 lagunek jaso dute EBko herrialderen bat uzteko agindua, eta 96.795 pertsona bortxaz kanporatu dituzte.

Azken bederatzi urteetan Mediterraneo bidezko sarrerak egunero zazpi hildako utzi ditu, batez beste. 2014. eta 2022. urteen artean, 23.352 izan dira Mediterraneo itsasoan bizia galdu dutenak. 2022an, 2.406 izan zirela uste da.

2014. eta 2022. urteen artean, 23.352 izan dira Mediterraneo itsasoan bizia galdu dutenak

NO HAY COMENTARIOS