AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Hitza
2024/01/11 12:58

EAEko Auzitegi Nagusiak berriz hartu du erabaki bat polizia-indarren armatzearen alde: oraingoan, Zarauzko (Gipuzkoa) udaltzainak su armaz hornitzera behartu du tokiko udala. Modu horretan, udalak aurkeztutako helegitea atzera bota eta Poliziaren ERNE sindikatuak egindako eskaera onartu du auzitegiak: udalari agindu dio "behar diren neurriak" har ditzala udaltzaingoarentzat "arma egokiak eskuratzeko, armategi homologatuak izateko, eta horiek behar den bezala zainduak egoteko instalazioak edukitzeko". Auzitegiak ebazpenean gaineratu du su armen erabilera "beharrezkoa" dela "herritarren segurtasuna mantentzeko eta ezartzeko".

Gipuzkoan bertan, aurretik ere eman zuen antzeko ebazpen bat EAEko Auzitegi Nagusiak. Eibarren (Gipuzkoa), udaltzain guztiak su armaz ez hornitzearen alde egin zuen udalak, baina horren kontrako kasazio helegite bat jarri zuen ERNEk. Orduan ere polizia-sindikatuarekin bat egin zuen auzitegiak, eta udaltzaingoa armatzera derrigortu zuen udala.

Jaurlaritza, udaltzainek su armak izatearen alde

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak iazko uztailean onartu zuen Armagintza eta defentsa neurrien sostengua Euskadiko polizia-indarrentzat dekretu zirriborroa, aurretik iragarri modura. Dekretu horren arabera, udaltzain guztiek pistola bat eraman beharko dute aurrerantzean. "Polizia-zerbitzuetan, bide publikoetako segurtasuna babesteko eta segurtasun- eta zaintza-zerbitzuak egiteko" erabiliko dituzte su armak udaltzaingoek, EAEko Polizia Legeak une honetan jasotzen duenez.

EZ DAGO IRUZKINIK