Gaur, hilaren 7an, lanuzteak hasi dituzte Zamudioko (Bizkaia) Pine Equipos Electricos enpresako langileek. Bi aste iraungo duen grebari ekin diote, zuzendaritzak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea eta kaleratzeak geldiarazteko asmoz. Zuzendaritzak 60 langiletik 40 kaleratzeko asmoa du, pandemian ohikoa izan den aitzakia baliatuta: "egoera koiunturaleko zailtasunak".
Soldatapekoek,
ordea, ez dute argudio hori onartzen; koiuntura "kaleratzeak
egiteko erabiltzea" leporatzen diote patronalari. Gauzak horrela, "bestelako aterabideak negoziatzea" aldarrikatu dute. Bilboko
(Bizkaia) Iberdrola dorrearen aurrean elkarretaratu dira gaurkoan.