ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2021/07/07 17:18

Gaur, hilaren 7an, lanuzteak hasi dituzte Zamudioko (Bizkaia) Pine Equipos Electricos enpresako langileek. Bi aste iraungo duen grebari ekin diote, zuzendaritzak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea eta kaleratzeak  geldiarazteko asmoz. Zuzendaritzak 60 langiletik 40 kaleratzeko asmoa du, pandemian ohikoa izan den aitzakia baliatuta: "egoera koiunturaleko zailtasunak".


Soldatapekoek, ordea, ez dute argudio hori onartzen; koiuntura "kaleratzeak egiteko erabiltzea" leporatzen diote patronalari. Gauzak horrela, "bestelako aterabideak negoziatzea" aldarrikatu dute. Bilboko (Bizkaia) Iberdrola dorrearen aurrean elkarretaratu dira gaurkoan.

NO HAY COMENTARIOS