Skip to Content
AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak

Desalojo arriskuan dago Bilboko 7 Katu Gaztetxea

Eskuz aldatu da eraikinaren jabetza, eta horrek arriskuan ipini du Gaztetxea, bertako kideek ohartarazi dutenez; agerraldi bat egingo dute bihar. 20 urte dira 7 Katu ireki zutela.
2026eko azaroaren 26 - 07:00
Desalojo arriskuan dago Bilboko 7 Katu Gaztetxea
Emanaldi bat 7 Katun.

AKTUALITATEA

Bilboko Alde Zaharrean dago 7 Katu Gaztetxe historikoa, eta aurten bete ditu 20 urte; bi hamarkada jada. Bertako kideek berriki jakinarazi dutenez, ordea, ziurgabetasun osoan murgildu dira oraintsu: eskuz aldatu da eraikinaren jabetza, jabe berri batek erosi baitu espazioa, eta horrek arriskuan jarri du proiektua. Egoeraren nondik norakoak zehatzago azaltzeko, agerraldi bat antolatu dute bihar arratsalderako Gaztetxeko kideek.

Erronda kalearen alboan dago 7 Katu. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak okupatu zuen espazioa duela 20 urte, eta horren aurretik, hainbat aitzindari izan ziren auzoan, hala nola Geltoki Gaztetxea eta 7 Katu I Gaztetxea. Gaur egungo 7 Katu Gaztetxea ireki eta birjabetu zutenetik, lau bat aldiz hustu du indarrez Poliziak, eta hainbat prozesu errepresibo jasan ditu: epaiketak, isunak...

Gaztetxeko kideen esanetan, une honetan bizitzen ari diren ziurgabetasun-egoerak ez du 7 Katuren "jardun politiko zein kulturala etengo", eta buru-belarri ari dira 20. urteurrena ospatzeko ekimenak prestatzen.