AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/01/13 10:10

Joan den larunbatean, hilak 11, lan eguna izan zen Arrigorriagako (Bizkaia) Kirolak eraikinean, Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik. Hala, goizetik hasita, Arabako eta Bizkaiko GKSko 30 kide inguru elkartu ziren gunean, zenbait egitekori heltzeko. Hain zuzen, sabaia instalatzen zein elektrizitate lanak egiten jardun zuten gazteek, baita garbiketa eta txukuntze lanetan ere.

Urteko aurreneko auzolana izan dute bi herrialdeetako GKSko militanteek. Aurrerantzean ere, koordinadorak maiz antolatuko ditu lan egunak Euskal Herri osoan barrena, iaz iragarri modura. 2019. urtean, besteak beste, Arrigorriagan bertan, Bilboko (Bizkaia) Etxarri II gaztetxean, Ordiziako (Gipuzkoa) Gaztetxean, Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak eraikinean zein Tolosako (Gipuzkoa) Ezpala gaztetxean deitu dituzte auzolanak, tokian tokiko gaztetxeekin eta kideekin elkarlanean, orotariko beharrei erantzuteko.

Bestalde, 2019. urtean bezala, formakuntza mintegiei ere ekingo die aurki GKSk. Abendua amaieran izan ziren iazko azkeneko saioak, eta Monthy Johnstone-n Marx y Engels y el concepto de partido testua landu zuten ehunka gaztek.

EZ DAGO IRUZKINIK