Iragan larunbatean, abenduak 14, lan eguna izan zen Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxean. Bertan elkartu ziren gaztetxeko zein Bizkaiko GKSko hainbat kide, elkarrekin, gunean hainbat lan egiteko. Hala, azaldu zutenez, aurrerapausoak eman zituzten gunea militanteek euren lan politikoa garatu ahal izateko egokitzeko, baita aisialdira begirako jarduerak antolatu ahal izateko ere.
Besteak beste, sarrerako atea konpondu edota eraikuntza prozesuan dagoen bilera gela bateko hormak eta atea egokitu zituzten, komunak atontzeaz gain.
Lan egunaren inguruko balorazio "positiboa" egin dute Bizkaiko GKSko kideek, eta azaldu dute "indarrez bete" dituela aurrerantzean ere auzolanak antolatzen jarraitzeko, elkarlanean. Beraz, ikasturtean zehar lan egun gehiago izango direla iragarri dute.