AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileen protesta bat, martxoaren bukaeran.
2025/05/06 12:52

Gasteizen (Araba), parkeetako eta gune berdeetako lorezaintzako langileek 40 egun daramatzate greban: martxoaren 26an jo zuten lanuztera. Hitzarmen kolektibo propio bat izatea eta, horren bidez, lan-baldintzak hobetzea exijitzen du plantillak, lanaldi amaigabeak eta soldata baxuak dituztela salatu baitute, besteak beste. Udalak azpikontratatutako Enviser enpresarentzat (Urbaser taldearen parte da) jarduten dute soldatapean, eta hilean 1.190 euro inguru kobratzen dituzte, Espainiako Estatu mailako itunak zehazten duen modura.

Greba-deialdiaren erantzuna ia erabatekoa izaten ari da Gasteizen, eta borrokan jarraitzen dute beharginek. Izan ere, enpresako zuzendaritzak ez die oraindik biltzeko hitzordurik eman, eta langileen eskaerei muzin egiten jarraitzen du: badirudi, "kasurik onenean", hilean 25 euroko soldata-igoera bat ezartzea baino ez duela eskaini. Udalaren erantzukizuna ere salatzen dute langileek, eta esku har dezala exijitu diote berriz. Gaur bilduko dira udal-ordezkariekin.

EZ DAGO IRUZKINIK