AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/04 14:30

Crisis izeneko atariaren bidez (crisismedio.com) atera zen argitara Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunea (Encuentro por el Proceso Socialista) irail erdialdean. Elkargune horretako kideek aurkezpen testuan azaldu zutenez, "parez pare ditugun arazoen handitasunaren eta hainbat urte agortzen daramatzan ziklo batek uzten digun hutsune politikoaren aurrean, Madrilgo, Valladolideko eta Gaztelako beste hiri batzuetako militante gazteen belaunaldi berri bat elkartzen hasi" da, "berria dena beranduegi izan baino lehen jaioarazteko determinazioarekin". Hain zuzen, "borondate sozialisten arteko espazio ireki bat" sortu dute berriki, eta ekimenaren berri ematen ari dira apurka-apurka.

"Gure apustua da formakuntzan sakontzen jarraitzea eta gure gaitasun kolektiboak areagotzeko beharrezkoak diren eztabaidak izatea, horrela, gure borrokaren helburura, sozialismora, hurbiltzeko beharrezkoak diren bitartekoak etengabe garatzeko eta hobetzeko; azken batean, esparru bat eraikitzea, planteatzen zaizkigun erronka guztiei erantzun ahal izateko, eta ildo horretan aurrera egiteko", gaineratu zuten Prozesu Sozialistaren aldeko Elkarguneko kideek aurkezpen testuan, epe motzean dituzten helburuen berri emanez.

Sare sozialen bidez (@EPSocialist Twitterren) jakinarazi dute ekimena aurkezteko saio bat egingo dutela datorren larunbatean, urriaren 8an. Carabanchelen izango da aurkezpena, EKO Espazio Soziokultural Askatu eta Autogestionatuan, 18:00etan. Mahai-inguru bat egingo dute lehenengo, Etxebizitzaren eginkizuna estrategia politiko berri baten eraikuntzan izenpean. Hiru lagunek hartuko dute parte: Madrilgo etxebizitzaren aldeko mugimenduko kide batek, Valladolideko Etxebizitza Sindikatuko kide batek eta Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kide batek.

19:30ean, berriz, Proposamenak ziklo politiko berri baten irekieraren harira saioa izango da. Horren ostean, musika emanaldiak eskainiko dituzte zentroan bertan.

EZ DAGO IRUZKINIK