AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Protestara deitu du gaurko Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, kide baten espetxeratzea salatzeko
Urruñan izango da mobilizazioa, 19:00etan. Martutenen kartzelaratu dute Mugimendu Sozialistako militante bat bere lan politikoagatik, sei hilabeterako.
2022eko maiatzaren 27
Protestara deitu du gaurko Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, kide baten espetxeratzea salatzeko

Mugimendu Sozialistako kide bat atxilotu dute bart Itziarren (Gipuzkoa), eta Eibarko (Gipuzkoa) polizia-etxean izan ostean, Martutenen (Gipuzkoa) sartu dute preso. PCR proba bat egin behar diote datorren astelehenean, eta ordura arte, bakartuta izango dute. 2018an bere jardun politikoa zela-eta ezarritako zigor baten harira atzeman dute; sei hilabetekoa da zigorra, eta orain betearaziko diote.

Urruñarra da atxilotutako gaztea, eta herri horretan mobilizatzera deitu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Atxilotua askatu. Absoluzioa lelopean egingo dute protesta, 19:00etan, Urruñako plazatik hasita.