AKTUALITATEA / Errepresioa
Mugimendu Sozialistako kide bat espetxeratuko dute, 2018ko sententzia baten harira
Itziarren zela atxilotu du Ertzaintzak, eta epailearen aurretik igaro gabe kartzelaratuko dute. Iturri polizialen arabera, 2018tik etenda zegoen zigor bat betearaziko diote.
2022eko maiatzaren 27
Mugimendu Sozialistako kide bat espetxeratuko dute, 2018ko sententzia baten harira

Bart Mugimendu Sozialistako kide bat atxilotu du Ertzaintzak Itziarren (Gipuzkoa), eta Eibarko (Gipuzkoa) polizia-etxera eraman du. Ertzainen esanetan, Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratuko dute, auzi zahar bat dela-eta. PCR proba bat egin behar omen diote, gainera; astelehenera arte ez dituzte proba gehiago egingo, ordea, eta hortaz, ordura arte izango dute bakartuta.

Lapurtarra da atzeman duten gaztea. Sei hilabeteko kartzela-zigor bat ezarri zioten 2018an, bere jardun politikoari lotuta. Bere aurkako sententzia, baina, etenda egon da orain arte; antza, orain bete beharko du zigorra.