AKTUALITATEA / Itaia
Protestara deitu du Gasteizko Itaiak, atzeman duten sexu-esplotaziorako sarea dela-eta
Gaur izango da elkarretaratzea, 19:00etan, Gasteizko Faroloian. Atzo jakinarazi zuten sexu-esplotaziorako sare bat aurkitu dutela Gasteizen, hainbat emakume, nagusiki migratutakoak, prostituitzera behartu dituena.
2023eko urriaren 24
Protestara deitu du Gasteizko Itaiak, atzeman duten sexu-esplotaziorako sarea dela-eta

Hainbat emakume prostituzioan aritzera behartu dituen sare bat atzeman dute Gasteizen (Araba), atzo argitara atera zenez. Proxenetetako bi, 68 urteko gizonezko bat eta 47 urteko emakumezko bat, atxilotu egin dituzte berriki: hamahiru orduz jarraian prostituzioan jardutera derrigortzen zituzten emakumeak, atsedenik gabe. Gehienbat, migratutako emakumeak dira sare horretan harrapatutakoak.

Horren harira, Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protesta bat antolatu du gaurko, hilaren 24rako. Faroloian izango da kontzentrazioa, 19:00etan hasita.

"Sexu-esplotazioak emakume langileon gorputza merkantilizatzen du eta objektu sexual bihurtzen gaitu, indarkeria matxistarako baldintzak jarriz", seinalatu du Itaiak, gertatutakoaren harira.