AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Baiona, gaur goizean. ARGAZKIA / Euskal Irratiak
2024/01/23 10:17

Laborarien mobilizazioak aurrera doaz Frantziako Estatuan, eta ezbehar larri bat izan da goizaldean Ariegen (Okzitania): bide mozketa batean parte hartzen ari zen emakume nekazari bat harrapatu du auto batek, eta hil egin da. 30 urte zituen. Beste bi pertsona ere zauritu ditu kotxe horrek, hildakoaren bi senide, hain zuzen ere.

Europako hainbat lekutan ari dira protestan nekazariak, Berria-k jaso duenez: Herbereetakoek jo zuten mobilizaziora lehenengo, berdin egin zuten Alemaniakoek eta Errumaniakoek, eta protestetara batu ziren gero Frantziako Estatukoak ere. Hainbat auzi eta eskaera atera dituzte mahaira Frantziako Estatuko laborariek: salatu dute gasolioaren prezioek gora egingo dutela berriz gobernuak atzera botatzen duenean lanerako gasolioari ezarritako dirulaguntza, azaldu dute gobernuak ez diela laguntzarik eman gaixotasun hemorragiko epizootikoari loturiko albaitari gastuetarako, eta, batez ere, jakinarazi dute gero eta gogorragoak diren baldintzak bete behar dituztela euren lanean ingurumena babesteko.

Atzo bildu ziren FNSEA nekazarien sindikatua eta Gabriel Attal Frantziako Lehen ministroa, baina horrek ez ditu protestak eten. Ipar Euskal Herrian ere piztu dira mobilizazioak eta protesta-ekintzak: Baiona (Lapurdi), esaterako, blokeatuta daukate laborarien traktoreek eta hainbat eta hainbat manifestarik. Borrokan jarraituko dute Frantziako Gobernuak euren eskaerak kontuan hartu eta neurri berriak bermatu arte, aldarrikatu dutenez. Izatez, laborantzako lege-proiektua ere badauka esku artean gobernuak, baina atzeratu egin du hura aurkeztea, zenbait aldaketa tarteko.

EZ DAGO IRUZKINIK