AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/05 15:44

Bergarako (Gipuzkoa) plaza nagusian jende ugari bildu zen atzo Errauskailua ez hemen, ez inon eta Osasuna interes ekonomikoen gainetik aldarripean. Paper hondakinak tratatzeko errauskailu bat jarri nahi dute martxan Larramendin, eta proiektuaren aurka antolatzen hasi ziren hainbat bizilagun. Beste eragile batzuk ere batu ziren borrokara ondoren, besteak beste, Deba Bailarako Kontseilu Sozialista, Ekologistak Martxan eta hainbat guraso elkarte. Aste honetan bertan egin dute bilera ireki bat.

Azkenengo asteetan helegiteak jarri dizkiote erraustegiaren proiektuari, eta sinadurak batzen ere aritu dira, Bergarako Udalak hirigintza-baimena atzera bota dezan eta Eusko Jaurlaritzak ingurumen-baimena eman ez dezan. Udalak, hain justu, aste honetan errefusatu du hirigintza-baimena.

Erraustegia eraikitzeko prozesua irregulartasunez beteta egon dela salatu dute atzoko protestaren antolatzaileek. Nabarmendu dute "borroka ez dela bukatu"; izan ere, proiektuarekin aurrera egiteko asmoak indarrean jarraitzen du.

EZ DAGO IRUZKINIK