AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: La Haine
2020/06/20 14:36

Atzo, ostirala, Vox alderdiak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko auzoan. Bizilagunen oihu eta txistu artean hartu zuten hitza Niko Gutierrezek eta Javier Ortega Smithek Mariaren Bihotza plazan, eta jende ugari bildu zen inguruetan protesta egiteko.

Agerraldia hasi baino ordubete lehenago bertaratu zen Ertzaintza auzora, mitina eta Voxeko kideak babesteko. Dozena bat furgoneta mugitu zituzten, eta Mariaren Bihotza plazarako bidea itxi zuten ertzainen eta Bilboko Udaltzaingoaren artean. Hortaz, protesta antifaxistan parte hartzeko bildu ziren manifestariek ezin izan zuten plazan sartu.

Voxen ekitaldiaren aurka protesta egiten ari zirenen aurka oldartu ziren ertzainak, eta karga bat baino gehiago izan ziren. Autoritateari atentatua egitea egotzita, 22 urteko gazte bat eraman zuten atxilo. Gaur goizaldean utzi dute aske.

Beste atxilotu bat maiatzean

Maiatzaren amaieran, Hego Euskal Herriko hiriburuetan auto karabanak deitu zituen Voxek. Orduan ere protesta antifaxistak izan ziren, eta ertzainek zenbait lagun identifikatzeaz gain, beste pertsona bat atxilotu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK