AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Okdiario
2023/07/03 12:16

Vinicious kasua deiturikoaren ostean eta, teorian, estadioetan "arrazismoari aurre egiteko" asmoz, polizia-indarren eskumenak handituko dituzte Espainiako Estatuan, El País-ek argitaratu duenez. Barne Ministerioaren ekimenez, poliziaren eginkizuna indartuko dute futbol-zelaietan; zehazki, kirol-eremu bakoitzean "segurtasunaz" arduratzen den polizia-agintaritzarena.

Orain arte, eta FIFAk 2017an sortutako protokoloaren arabera, partida bat bertan behera uzteko erabakia epailearen esku bakarrik zegoen. Barne Ministerioaren agindu berriak dio, ordea, polizia-agintaritzak ere esku hartu behar duela, irizten badio estadioko ikusleen artean "ekintza edo portaera biolento, arrazista, xenofobo edo intoleranteak" daudela, edo uste badu "publikoak" ez dituela betetzen zelaian "egoteko baldintzak". Baina ez da guztiz argitzen zer den zehazki jokabide "biolento, arrazista, xenofobo edo intolerantea", edo zeintzuk diren estadio batean "egoteko baldintzak".

Polizia-agintaritzak egoki ikusten badu, epaileari "proposatu" ahalko dio partida geratzeko. Gertakariak "larriak" direla uste badu, gainera, norgehiagoka zuzenean bertan behera uzteko ere eskatu ahalko dio. Ustez partida bat gelditzea eragin duten gertakariek jarraitzen badute, harmaila bat edo ikusle batzuk kanporatzeko aukera ere izango du poliziak, "segurtasun-koordinatzailea" deiturikoak eta epaileak hala nahi badute.

Dena den, "ordena berrezartzeko" ikusleei egindako "deiak agortu" direla uste bada, polizia-agintaritzak erabaki dezake, aldebakartasunez eta "ekimen propioz", estadioa hustea.

EZ DAGO IRUZKINIK