Urriaren amaieran aurkeztu zuten Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida izeneko dinamika, Bilbon (Bizkaia), eta aldarri horren pean hainbat mobilizazio izan dira ordutik Euskal Herrian. Urriaren 28an manifestazio erraldoi bat izan zen Bilbon bertan, Palestinako erresistentziari babesa emateko eta sionistak egiten ari diren sarraskia salatzeko. Azaroaren 11n protesta gehiago egin zituzten Euskal Herriko hainbat txokotan; hala nola, Maulen (Zuberoa), Iruñean (Nafarroa), Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean, Gasteizen (Araba) eta Bilbon (Bizkaia).
Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunaren harira, mobilizazio deialdi gehiago egin dituzte aste honetarako, beste behin, Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida lelopean. Gaurko, Iruñean zegoen hitzordu bat jarrita: 18:30ean Udaletxe Plazara bertaratzera deitu dute.
Bihar, asteazkena, Bilbon eta Gasteizen aterako dira kalera Palestinako erresistentziarekin elkartasunez. 19:00etan izango dira bi mobilizazioak, Bilboko udaletxe aurrean eta Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Bermeon ere egin dute deialdi bat biharko: Kabidxen elkartuko dira 20:00etan.