AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/28 19:28

Kordobako kartzelatik (787 km) Dueñas herrian dagoen Palentziako espetxera (266 km) lekualdatu dute Jon Kepa Preciado preso politiko santurtziarra. Martxoaren 20an hasi zuten tokialdaketa, eta Valdemoroko kartzelan bost egunez izan ostean, duela hiru egun heldu zen Dueñasera.

Frantziako Poliziak 2004ko otsailean atxilotu zuen Preciado, Limogesen, eta ordutik La Santé, Estremera, Algeciras, Valdemoro eta Kordobako presondegietan izan dute gatibu Dueñasera lekualdatu baino lehen. Horren aurretik, 1996. eta 1997. urteen artean, zortzi hilabetez egon zen preso Basauriko (Bizkaia) kartzelan.

Ondokoa da Preciadoren gaur egungo helbidea:

Jon Kepa Preciado Izarra
Centro Penitenciario de La Moraleja
Ctra. Local P-120
34210 La Moraleja-Dueñas-Palencia

EZ DAGO IRUZKINIK