AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/25 10:35

Gutun bat eman dute argitara Euskal Herriko hogei preso politikok, eta modu horretan jakinarazi dute barau egun bat izango dutela ostiral honetan, hilaren 27an. Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta "herri zapalduen defentsarako eskubideen zilegitasuna" aldarrikatzeko egingo dute baraua.

Ondoko preso politikoek sinatu dute gutuna, barau deialdira batuz: Mattin Sarasola Iarzabal, Iñaki Krutxaga Elezkano, Fernando Elejalde Tapia, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Dani Pastor Alonso, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Aitor Cotano Sinde, Beatriz Etxebarria Caballero, Beñat Aginagalde Ugartemendia, Lexuri Gallastegi Sodupe, Josu Ordoñez Fernandez, Xabier Garcia Gaztelu, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fernando Garcia Jodra, Jon Kepa Preciado Izarra, Patxi Ruiz Romero, Dolores Lopez Resina, Liher Aretxabaleta Rodriguez, Irantzu Gallastegi Sodupe eta Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea.

"Emakume zein gizon palestinarrek hamarkadak daramatzate okupazio sionistak eragindako bortizkeria jasaten; haien etxeetatik indarrez kanporatuak eta lekualdatzera behartuak, haien hiri zein herriak suntsituak; espetxeratuak, torturatuak, bortxatuak, erailak... izanez", adierazi dute hogei preso politikoek gutunean: "Estatu sionista terrorista horrek buruturiko politika genozida horren erakusgarri ditugu, egun hauetan mundu osoak ikusi ahal izan dituen Gazan emandako sarraski eta izualdiak". Horri lotuta eman diote babesa Palestinako herriari, defentsarako eskubideari azpimarra egitearekin batera.

EZ DAGO IRUZKINIK