AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/12/05 12:11

Herenegun goizean, 11:30ak aldera, oso larriki zauritu zen langile bat Zierbenan (Bizkaia), Bilboko Portuan hain zuzen ere. Itxura denez, Haizea Bilbaoren lantokian beharrean ari zela harrapatu zuen orga batek, zauri oso larriak eraginez; helikopteroan eraman zuten ospitalera.

Azken asteetan, hainbat behargin zauritu dira Bilboko Portuan: azaroan, esaterako, Santurtzin (Bizkaia) jasan zuten lan-istripu bana bi langilek

Urtea hasi zenetik, gutxienez 70 lan-heriotzaren berri eman dute Euskal Herrian iturri sindikalek. Iaz 64 izan ziren denera.

EZ DAGO IRUZKINIK