Beste lan-heriotza bat izan da bart Euskal Herriko errepideetan. Oiartzunen (Gipuzkoa), 61 urteko behargin bat hil da soldatapean lanean ari zela; Transportes Insausti enpresarentzat jarduten zuen, eta lan-istripu "ez-traumatiko" bat izan zuen atzo gauean.
2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez sei garraiolarik galdu dute bizia soldatapean lanean. Aurreko astean bertan, hil egin zen lanean trafiko-istripu larri bat izan zuen behargin bat, Agurainen (Araba).
Iturri sindikalen arabera, aurten, Euskal Herrian gutxienez 25 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.