AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/01/13 10:46

Aurtengo Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneak badu kuma: Legutio (Araba). Hala, apirilaren 9tik 13ra bitartean, bertan elkartuko dira Euskal Herri osoko kideak, "lanaren filosofia" oinarri. Izan ere, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek Antolakuntzaren potentzia lemapean prestatu dute aurtengo Topagunea, eta azaldu dutenez, "indarren zentralizazioa" izango da tresnetako bat, "prozesu sozialista elikatzeko proiektu desberdinak indartzeko".

"Komunitatea sendotzea" zein "eduki politikoa lantzea" ere helburu nagusitzat jo dituzte antolatzaileek, eta aurki emango dituzte argipen gehiago. Dena den, iragarri dutenez, lanerako aukera desberdinek osatuko dute Topagunea, baita orotariko tailerrek, hitzaldiek eta aisialdirako eskaintzak ere.

Legutio ez da zorizko hautaketa

Joan den urteko ekainean izan zen aurreneko Gazte Sozialisten Topagunea, GKSren eta IAren eskutik, Azpeitian (Gipuzkoa). Ehunka gazteren elkargune izan zen Esklabak eraikina, eta orduko hartan ere, lan egunak, formakuntza politikoa eta "komunitate politikoaren indartzea" izan ziren ardatz. Hala, besteak beste, eraikina bera zein inguruko beste hainbat proiektu hauspotzen jardun zuten Euskal Herri osotik bertaratutako kideek.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo Topagunean Legutioko zenbait espaziotan egingo dute lan; hala nola, abenduan birjabetutako eraikinean, egun Desjabetuon Hotela modura gorpuztu den proiekturako bide eman duena.

Aurtengo Gazte Sozialisten Topaguneko aurkezpen bideoa ikusteko, sartu hemen

EZ DAGO IRUZKINIK