Ikasle
Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, ekainaren
12tik 16ra izan zen Gazte Sozialisten Topagunea, Azpeitian (Gipuzkoa), eta ekimenaren inguruko balorazioa plazaratu berri dute bi antolakundeek. Batetik, prozesu sozialistari bultzada eman dion "topagune
kontzeptu berria" mahaira atera dutela azpimarratu dute, eta hala, militanteek Azpeitian
egindako "lan umil eta diziplinatua" goraipatu dute. Topagune
eredu hori "botere sozialistaren eraikuntza estrategiarekin" harremanean dagoela ere adierazi dute; baita Azpeitiko "proiektu sozialak" bultzatzeko egindako lanak, indar antolatuari esker gauzatu ahal izan dituztela ere.
Bestetik, topagunean eskuratutako gaitasun tekniko eta politikoei dagokienez, egunerokoan lanerako baliatu ahalko dituzten tresna modura kokatu dituzte. Hala, GKS eta IAren arabera, borondate sozialista duen komunitate politikoari indartzen jarraitzeko bultzada eman dio topaguneak.
Laburpen bideoa
GEDAR LANGILE KAZETAk topagunean izan diren ekimenak jaso ditu laburpen bideo batean. Besteak beste, lan egunetan egindakoa, hitzaldien irudiak, kultur eskaintza, otorduak zein amaierako ekitaldiaren uneak biltzen ditu ikus-entzunezkoak.