AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aurkezpen bideoa ikusgai dago jada.
2019/12/15 19:53

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek argitara atera dute noiz izango den hurrengo Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea: Antolakuntzaren potentzia lemapean, apirilaren 9tik 13ra bitartean izango da 2020. urteko Topagunea. Bigarrenez, bi antolakundeek elkarlanean antolatu dute ekimena, eta GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi diotenez, aurtengoak ere "lanaren filosofia" izango du oinarri: "Prozesu sozialista elikatzeko proiektu desberdinak indartzeko, komunitatea sendotzeko, eduki politikoa lantzeko eta eztabaidatzeko aukera izango da Topagunean, eta aisirako eskaintza kulturala ere barnebilduko du". Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu non izango den, eta hurrengo asteetan informazio gehiago emango dutela argitu dute.

Bigarren Topagunea

Pasa den ekainean izan zen lehenengo Gazte Sozialisten Topagunea, Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak eraikinean. Euskal Herri osoko ehunka gazte batu ziren bertan. Orduko hartan ere, lanak pisu garrantzitsua izan zuen ekimenean, lan egun modura. Hain zuzen ere, Krisiaren Seme-Alabak taldeak birjabetutako eraikinean "praktika desberdinak ahalbidetuko zituen espazioaren egokitze lanak" egin zituzten.

Ekaineko ekitaldi politikoan, IAk eta GKSk "botere sozialista metatzeko bizitzako eremu guztietan lan gaitasunen antolaketaren gauzapena" aldarrikatu zuten. Bide horretan, "lan egunen eraginkortasuna" eta "antolakuntza zein koordinazio gaitasuna" azpimarratu zituzten. Bestalde, formakuntza politikoa ere izan zuen helburu ekimenak; eduki hori "eguneroko jarduna gidatzeko" militantziari eskainitako tresna modura kokatu zuten. Topaguneak "komunitate politikoa indartzeko" helburua ere bete asmo zuen.

Topagunearen aurkezpen bideoa ikusteko, egin klik hemen

EZ DAGO IRUZKINIK