Gazte Koordinadora Sozialistak Twitter kontua ireki du, bertan bere jardunaren berri emateko

Aurretik adierazitako prozedura jarraiki, GKSk kazeta honen bitartez jakinarazi nahi izan du aurrerantzean Twitter kontua izango duela: @Gazte_KS. Kontu horretan, euren jardunaren berri emango dutela adierazi dute; soilik berau izango da euren hitzaren ordezkari.
Argazki Nagusia
2019ko martxoaren 12a

Era berean, koordinadoraren aurkezpenaren egunetik sare sozial horretan sortutako hainbat kontu faltsuren agerpena salatu eta horien aurka “hartu beharreko neurriak” garatzen ari dela azaldu du.

Kontu faltsuen afera dela eta, GKSk irakurketa bat plazaratu zuen otsailaren 20an. Bertan zehaztutakoaren arabera, sare sozialetan kontu propiorik izatea erabakiko balu Gedar Langile Kazetaren bidez jakinaraziko luke hori; eta hala izan da. GKS kazeta honekin harremanetan jarri da kontu horren egiakotasuna publiko egiteko.

Koordinadorak kontuaren zabalpenean laguntzeko deia egin du.