AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / GEDAR
2022/10/18 18:55

Eskubide politikoen defentsan, otsailaren 20ko auziperatuentzat absoluzioa! aldarripean, joan den ekainean jakinarazi zuten zein zen Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko protesten harira Iruñerrian (Nafarroa) atxilotutako gazteen egoera. Bederatzi lagun atzeman zituzten poliziek otsailean eta martxoan, eta epaitu egingo zituztela jakinarazi zieten haietako seiri. Bihar, urriaren 19an, 09:30ean izango da epaiketa.

Errepresio hedatua

2020ko otsailean kartzelaratu zuten Pablo Hasel rap abeslaria, eta Hego Euskal Herrian ere piztu ziren protestak; besteak beste, Gazte Koordinadora Sozialistak eta lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek deituta. Espainiako Estatu osoan izan zen berdina protesta horien kontrako erantzuna: errepresio eta jazarpen polizialaren bidez erantzun zuten mobilizazioen aurrean.

Iruñean, zehazki, otsailaren 20ko iluntzean egin zuten manifestazio bat, Iruñerriko GKSk deituta. Foruzaingoak nahiz Espainiako Poliziak jo zuten manifestarien kontra, eta istiluak izan ziren Iruñeko Alde Zaharrean, Txantrean nahiz Errotxapean.

Gau hartan, bi pertsona atxilotu zituzten poliziek protestetan. Martxoaren 4an, baina, beste zazpi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, gertakari horiekin lotuta. Hortaz, bederatzi pertsona atzeman zituzten guztira.

EZ DAGO IRUZKINIK